Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kolon, Fernando

Espainiar historialaria, Kristobal Kolonen bigarren semea (Kordoba, 1488 - Sevilla, 1539). Karlos I.a Espainiako erregearekin joan zen Italiara, Flandesera eta Alemaniara. Mundu guztira egin zituen bidaiak. Zientzia lanekiko ardura handia izan zuen; Biblioteca Colombina izenaz ezagutzen den liburutegi ospetsua osatu zuen Sevillan.