Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Citroën, André

Frantses ingeniari eta industrialaria (Paris, 1878 - Paris, 1935). 1915. urtean, eguneko 55.000 obus egiten zituzten berak sortutako arma fabrikan. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan ibilgailuak egiten hasi zen sailean; lehen automobila 1919. urtean kaleratu zuen. Indarra aurreko gurpiletan duen ibilgailua berak sortu zuen, 1934. urtean.