Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ciriquiáin Gaiztarro, Mariano

Gipuzkoar idazlea (Beasain, 1898 - Donostia, 1964). Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilen. Euskalerriaren Adiskideak elkarteko kidea eta elkarte horrek plazaratzen duen boletinaren sortzaileetako bat izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko idazkaria ere izan zen. Itsasoko gaiei buruzko lan ugari idatzi zuen. Los vascos en la pesca de la ballena (1961) liburuaren egilea.