Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cayatte, André

Zinemagile, idazle eta kazetari frantsesa (Carcassone, 1909 - 1989). Hainbat eleberri argitaratu zituen, dezenteko arrakasta lortuz, eta gidoiak idazten hasi zen segidan. Hortik zinema zuzendaritzara igaro zen; auzi judizialak ageri dira sarritan –abokatua ere bai baitzen– bere filmetan: Justizia egin da (1950), Ez duzu inor hilko (1952), Dossier beltza (1955). Rhinen igarotzea filmagatik Veneziako Zinemaldiko Urrezko Lehoia eman zioten 1960. urtean. Beste film batzuk: Maitasunaz hil (1971), Epaia (1974), Estatu arrazoia (1978).