Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cartan, Élie Joseph

Frantses matematikaria (Dolomieu, 1869 - Paris, 1951). Lie taldeekin aritu izan zen lanean. Baliokidetasunaren teoriak eta baliokidetasunak integral aldaezinekin, mekanikarekin eta erlatibitatearen teoriarekin zuen harremana aztertu zituen. Kanpo kalkulu diferentziala sortu zuen, H. Poincarérekin batera.