Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carrasco i Formiguera, Manuel

Katalan politikaria (Bartzelona, 1890 - Burgos, 1938). Kataluniako nazionalismoaren aitzindaria. Lliga regionalista alderdiko partaidea izan ondoren Acció catalana sortu zuen. 1930. urtean Donostiako ituna izenpetu zuen, Kataluniako nazionalisten ordezkari gisa. Pentsaeraz kristau-demokrata izan zen (Unió Democrática de Catalunya alderdia sortu zuen). Generalitateko kontseilaria izan zen, eta Gerra Zibila hasi zenean Euskadirako Kataluniako ordezkari izendatu zuten. 1937an, Baionatik Bilbora zihoala, Francoren ontziek atzeman eta Ondarretako presondegira eraman zuten preso Carrasco. 1937ko abuztuan hiltzeko zigorra ezarri eta 1938ko martxoan hil zuten Burgosko espetxean.