Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carlson, Carolyn

Koreografo eta dantzari estatubatuarra (Oakland, 1943). Gaurko dantzako ordezkari nagusietakotzat dute adituek. Alwin Nikolaisen konpainian hasi zen dantzan (1966-1971), eta Parisa jo zuen ondoren (1973). Berebiziko arrakasta lortu zuen hiri horretako Operan 21.5 dentsitatea izeneko lanari esker. Italiara jo zuen segidan, Veneziara. Aipatzekoak dira bere obren artean Hau, hori eta bestea (1977), Arkitektoak (1980), Underwood (1981), Still Waters (1986), Blue Lady (1988) eta Dark (1988).