Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cambiaso, Luca

Italiar pintorea (Moneglia, Genoa, 1527 - Madril, 1585). XVI. mendeko Genoako eskolako maisu handi honek jauregi eta eliza asko dekoratu zuen: Doria (Spinola egun), Imperiale, Parodi, Grimaldi-Pallavicini jauregietako freskoak. 1583. urtean El Escorialen jardun zuen, Filipe II.a erregeak deituta, eta bertan aldareko koadroak (Santa Ursula eta bere lagunen heriotza) eta fresko batzuk egin zituen. Cambiasoren margolanak eragin handia izan zuen Genoako eta Espainiako pintore zenbaitengan.