Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Busca Isusi, José María

Gaztelaniaz idatzi zuen gipuzkoar idazlea (Zumarraga, 1916 - Zumarraga, 1986). Gastronomiaz arduratu zen batez ere, artikuluetan, liburuetan eta hitzaldietean. Ospe handia bereganatu zuen sukaldaritzan. Bestalde janari industrian ere aritu zen bere anaiarekin batera. Haren zenbait lan: Alimentos y guisos en la Cocina Vasca; Guía gastronómica de Gipuzkoa; Setas; Guía para el ama de casa, eta Estire sus billetes en la cocina.