buru
iz. Gizonaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. || Burua adimenaren iturburutzat hartua. || Gauzaki baten mutur zabala edo biribila ◊ Zerbaiten muturra, aurrekoa, goikoa edo nagusia denean. || Buruzagia. || Hainbat landareren hostoek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. || -en buruan. Bost urteren buruan. || -i buruz. a) -rantz, -ganantz. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan. b) -z, -en gainean. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. || -i buruzko. Nazionalismoari buruzko irizpideak. || Burua berotu. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko. || (Bere…) burua bota. Bere burua bota du zubitik behera. || burua galdu. Zentzua galdu, zoratu. || buruak eman. Bururatu. || burua makurtu. Burua jasorik, makurturik, apaldurik ibili. || buruan eduki. Gogoan eduki. || burua nekatu. Irakurleak ere burua nekatu behar izaten du horrelakoetan. || buruan hartu. Gogoan hartu. || buru-has. Buru hutsik. || buruan izan. Gogoan izan. || buruan pasa(tu). (Zerbait) buruan, burutik pasatu, igaro. || buruaren jabe. Geure buruaren jabe, ez irudipenen eskuko, gara. || (bere…) buruaz beste egin. Nork (bere…) burua hil. || buru-belarri. Eginahalean. || buru egin. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe pairatu. || buru eman. a) Amaitu, burutu. b). Buru, aurre egin. || buru(-)hausgarri. Arazo buru-hausgarriak. || buru(-)hezur. h. burezur. || buru hutsik. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. || buruko min. Ama buruko minez (minak) dago. || buru(-)lan. Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. || buru(-)langile. Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanaz aritzen den pertsona. || buru(-)orratz. Orratz buruduna, lepoko zapiak eta lotzeko erabiltzen dena. || bururen buru. Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. || burutan atera. Bururatu. || burutik beherako. iz. a) Burutikako gaitza. b) Marranta. || burutik burura. Buru batetik bestera. || burutik egin. Zoratu. || burutik egon. Zoratuta egon. || burutik nahasi. Burutik egin. || buruz ari izan. Hitzez hitz errepikatzeko eran. || buruz behera. Beherantz begira. || buruz buru. Aurrez aurre. || buruz esan. Hitzez hitz errepikatzeko eran esan. || buruz gora. Gorantz begira. || buruz ikasi. Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.