Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bursa

Turkia ipar-mendebaleko hiria (Asia Txikia) eta izen bereko probintziako hiriburua, Marmara itsasotik hurbil dagoena. 445.113 biztanle (1980). Turismoa garrantzitsua da (bainu etxeak, antzinateko monumentuak, mezkita ikusgarriak, etab.). Ehun eta janari industria dira ekonomia jarduera nagusiak. Turkia ipar-mendebaleko probintzia, Marmara itsasoaren ertzean. 11.047 km2 eta 1.148.492 biztanle (1980). Hiriburua: Bursa. Nekazari herria da.  v  Historia. Prusias I.ak sortu zuen (K.a. III. mendea); Bitiniako erregeen bizitokia izan zen. Erromatarren mende egon zen bizantziarra izan aurretik. XIV. eta XV. mendeetan sultan otomanoen egoitza izan zen.