Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Burlata

Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). Burlata-Burlada du izen ofiziala. Altuera 420 m. 2,15 km2. 1998ko datuen arabera, 15.860 biztanle ditu, aurreko erroldan baino 1.500 gehiago (burlatarrak). Nafarroako bigarren herria da jende kopuruari dagokionez, eta hiriburuaren zabalpenaren eraginez azken urteotan nabarmen egin du gora biztanle kopuruak zein eremu urbanizatuak. Hegoaldetik Arga ibaia igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 2.000 dira. Euskara XIX. mendean desagertzen hasi zen. Industria herria da, eta, beraz, langile gehienek industrian (metalurgia eta automobilak, batez ere) dihardute. Aipagarriak dira XIV. mendeko jauregia eta XVII. mendeko jauretxea. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago.  v  Historia. Lehen dokumentuetan Bruslada, Bruslata edo Buruslata izenekin agertzen da. XIII. mendean 200 lagun hartzeko gauza zen gaztelua eraiki zuten Nafarroako erregeek. Jauretxeak desagertu zirenean Burlata Eguesibarreko epaitegiaren mende geratu zen 1970. urtean burujabetasun osoa lortu zuen arte. XIX. mendearen erdialdetik aurrera hazkunde demografiko handia izan du, Iruñea oso hurbil baitago.