Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

buprestido

izond. Zool. Kakalardoaren familiako intsektu mota batez esaten da. Buprestidoek elipse itxurako gorputza dute, ia beti kolore bizikoa eta metal distira duena, eta zerra antzeko antenak, bular azpiko erretenetan egon daitezkeenak. Beldarrek ez dute hankarik, bular zabala dute eta buru txikia, eta pinuen eta beste zuhaitz batzuen enborretan bizitzen dira; horretarako egiten dituzten zuloek kalte handiak eragiten dizkiete zuhaitzei. Tropikoko motak dira eta han bizi dira buprestido ikusgarrienak.