Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bunin, Ivan Alekseievitx

Errusiar idazlea, olerkaria, eleberrigilea eta itzultzailea (Voronez, 1870 - Paris, 1953). Errusiako idazleen artean Nobel saria irabazi zuen lehena (1933). Longfellow-ren Hiawatha liburua itzultzeagatik Errusiako Akademiaren Pushkin saria irabazi zuen 1903an. Kontakizun laburren idazle ospetsua izan zen. San Franciscoko gizona (1916), Herritxoa (1910), Arsenev-en bizia (1930). Kritikak eta literatura azterketak ere argitaratu zituen: Tolstoiren askapena, Txejovi buruz. 1917ko iraultzaren ondoren erbestera alde egin zuen.