Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bultmann, Rudolph

Alemaniar teologo protestantea (Wiefelstede, 1884 - Marburg, 1976). Itun Berriko irakasle Marburgen, haren lanak exegesia, erlijioen historia eta dogmatika alorrak ukitzen ditu. Bultmann-ek Itun Berriaren mitoak soiltzeari ekin zion: Jesusen bizitza eta heriotza bakarrik hartu zituen gertaera historikotzat. Haren mirariak, berpiztea, Izpiritu Santuaren etorrera eta abar arbuiatu egin zituen. Bultmann-en iritziz, Heidegger-en azterketak zekarren Itun Berria eta kristau fedea aztertzeko ikusmolde egokia, Jainkoaganako fedea duelarik gizonak salbabide bakarra. Zenbait lan: Tradizio sipnotikoaren historia (1921), Joanen Ebanjelioa (1941), Itun Berriaren Teologia (1953).