Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bühler, Karl

Alemaniar psikologo eta filosofoa (Meckesheim, 1879 - Los Angeles, 1963). Formaren psikologia (gestalt) deituaren eskolakoa zen eta Munichen, Dresdenen eta Vienan irakatsi zuen. Haren lan nagusia Hizkuntzaren Teoria da (1934); bertan gero Jakobson-ek osatu zituen hizkuntzaren komunikazio funtzioak azaldu zituen.