Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Budenny

edo Budyonny, Semion. Errusiako mariskala (Salsk, 1883 - Mosku, 1973). Alderdi komunistako kide, bi Mundu Gerretan hartu zuen parte. Ipar-mendebaleko armadaren buru izan zen II. Mundu Gerran. Alderdi komunistako Batzorde Nagusiko eta Presidium-eko kide izan zen.