Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bruto

(Marcus Junius Brutus) Politikari erromatarra, Zesarrek semetzat hartua (Erroma, K.a. 85 - Mazedonia, 42). Ponpeiorekin batera Zesarren aurka borrokatu bazen ere, honek iparraldeko Galiako epaile izendatu zuen. Hala eta guztiz ere, Brutus izan zen Zesarren hiltzailetako bat. Antonio eta Octavio Filipo hirian (Mazedonia) izaniko borrokaldian gailendu zitzaizkionean bere buruaz beste egin zuen.