Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bromuro

iz. Med. Bromoa erro batekin konbinatuz lortzen den gatza. Zilar bromuroa argazkigintzan erabiltzen da, eta beste zenbait gai medikuntzan, baregarri gisa (ioi bromoa dute eta nerbio sistema zentralaren baregarriak dira), nahiz eta gaur egun beste zenbait sendagai gehiago erabili. Bromuroa neurriz gain hartzeak kalteak eragin ditzake, haurrengan bereziki, baina gutxitan azaltzen da pozoidura larria.