Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Britten, Benjamin

Musikagile britainiarra (Lowestoft, Suffolk, 1913 - Aldenburgh, 1976). F. Bridge eta J. Ireland maisuen ikasle izan zen. Opera berritu zuen. Aipatzekoak dira: Peter Grimes (1945), The rape of Lucretia (Lukreziaren bortxatzea) (1946), Albert Herring (1947), Let’s make an opera (Egin dezagun opera) (1949), Billy Budd (1951), The turn of the screw (Buelta) (1954), The prodigal son (Seme galdua) (1968) eta The death in Venezia (Heriotza Venezian) (1973). Harenak dira, halaber, Requiem (1940) eta Spring (Udaberria) (1950) sinfoniak. War requiem (Gerrako requiema) (1962) lan bikaina da.