Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brillat-Savarin, Anthelme

Epaile eta idazle frantsesa (Belley, 1755 - Paris, 1826). Diputatua Lege Biltzarrean, Lausanara lehenik eta New Yorkera ondoren erbesteratu behar izan zuen (1794-1796). Frantziara itzuli zen Direktorioaren garaian. Ospetsu egin zuen liburua, ordea, garai hartako janari zaletasunei buruzko liburu bat izan zen: Physiologie du goût ou Méditations de gastronomie transcendante (Aho gozoaren fisiologia edo gastronomia transzendentalaz gogoetak) (1825).