Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boston

Estatu Batuetako hiri eta portua, Massachusetts estatuko hiriburua, Charles River ibaiaren bokalean, Boston badian (Ozeano Atlantikoa). 562.994 biztanle (1980). Hirialdeak 2.763.357 biztanle ditu. Artzapezpiku egoitza katolikoa. Museoak. XVIII. mendeko eraikuntzak.  v  Ekonomia. Merkataritza eta industriagune oso garrantzitsua da (Estatu Batuetako lehen artile ekoizlea, mekanika, elektrika, janari industria, inprimategiak, etab.). Ikerketa laborategiak (elektronika, ordenagailuak eta kimika). Sartu-irten handiko portua (22.634.000 tona 1977. urtean). Ontzigintza.  v  Historia. 1630ean Ingalaterrako kolonoek sortua, kulturaren eta puritanismoaren gune garrantzitsua izan zen. Ingelesen aurkako lehen matxinadak 1770. urtean izan ziren. 1773an tearen matxinada gertatu zen (Charles Townshend-ek ezarritako zergen aurkakoa), eta hark Askatasun Gerra deritzona ekarri zuen.