Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Borrassa, Lluis

Pintore katalana (Girona, 1360 inguruan - ?, 1424 inguruan). Pintore familia batean jaio eta hazia, erretaula ugari egin zituen lantegi ospetsu baten zuzendari izan zen Bartzelonan (Santa Klararen poliptikoa, Tarrasako San Pedro elizan, 1411). Estilo gotikoak Katalunian eman zuen pintore handiena izan zen eta berebiziko eragina izan zuen Aragoiko eta Avignongo pintoreengan.