Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bolzano

(Al. Bozen) Italiako iparraldeko hiria (Trentino-Alto-Adige) eta izen bereko probintziako hiriburua, Isarco eta Adige ibaien bilgunean. 105.180 biztanle (1981). Hizkuntzak: italiera eta alemaniera. Komunikaziogune garrantzitsua. Turismoa eta industria (aluminioa, burdina, ehuna, janari eta kontserba industria). XI. mendeko eliza.  v  Historia. Bauzanum hiri zaharra erromatarren esku egon zen lonbardiarra izan aurretik. XI. eta XVI. mendeetan zehar Trentoko apezpikuen mende geratu zen. Erdi Aroan merkatari eta finantzagune garrantzitsua izan zen. Frantsesek 1809. urtean konkistatu zuten, eta austriarren esku gelditu zen 1815etik 1919ra bitartean. Harrezkero Italiako eskualde eta hiri bihurtu zen.  v  Italia iparraldeko eskualdea, Dolomita Alpeen ipar-mendebalean eta Adige ibaiaren haranean dagoena. 7.400 km2 eta 430.568 biztanle (1981). Hiriburua: Bolzano.