Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bokassa, Jean-Bedel

Erdialdeko Afrikako Errepublikako politikari eta mariskala (Bobangui, 1921 - Bangui, 1996). Frantses armadako kapitaina zen, eta Erdialdeko Afrikako armada antolatu zuen 1961. urtetik aurrera. 1966. urtean errepublikako lehendakari izendatu zuen bere burua, mariskal 1974an eta enperadore 1976an. Gobernu autoritarioa ezarririk, sekulako torturak eta sarraskiak egin zituen. Antropofagian aritu zela uste da, harrapatu zutenean giza haragia omen zena baitzuen bere hozkailuan gordeta. 1979. urtean David Dackok agintetik bota zuen, eta berak hartu zuen errepublikako lehendakaritza.