Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bojer, Johan

Kontalari eta eleberrigile norvegiarra (Orkanger, 1872 - Asker 1959). Oso kontalari ona izan zen. Eleberri ospetsuenak: Den store hunger (Gose handia, 1916), garaiko joera errealistak eta erlijio ideiak uztartzen dituen lana; Den siste Viking (Azken bikingoa, 1921), Lofoten uharteetako bakailao arrantzaleen bizitza erakusten duen eleberri bizia, eta Folk ved sjøen (Itsas herria, 1929), jende xehearen pobreziari buruzkoa.