Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bodin, Jean

Ekonomialari eta filosofo frantsesa (Angers, 1530 - Laon, 1596). Errepublika-ren egilea, Estatu Orokorrek zuzendutako manarkiaren oinarriak ezarri zituen liburu horretan. Ekonomiaren inguruan egin zituen lanengatik ekonomia politikoaren sortzailetzat hartzen dute askok.