Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuria Artoiskoa

Nafarroako erregina (1270-1274). Robert Artoisko konde edo Frantziako errege Luis IX.a Santuaren anaiaren alaba. Henrike I.a Gizena Nafarroako erregearekin ezkondu zen 1269an. Bi seme-alaba izan zituen: gazterik hil zen Teobaldo eta Joana I.a. Zuria amaren erregeordetzaren garaian piztu zen Iruñean auzoen arteko gerra (1276).