Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Biwa aintzira

Japoniako aintzira handia, Kyotoko iparraldean. 64 km luze eta 675 km2-ko azalera. Mendiz inguratua badago ere, uren sakonera ez da 95 metro baino handiagoa. Ur pozoitua du. Yodo ibaia dela bide Osaka badiara isurtzen du ur hori.