Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bioy Casares, Adolfo

Argentinako idazlea (Buenos Aires, 1914 - Buenos Aires, 1999). Bere aitak bultzatuta, gaztetatik hasi zen idazten, irudimenez beteriko edo gai poliziakozko lanak batez ere. Jorge Luis Borgesen laguna eta lankidea izan zen. Aurrez beste sei lan idatzi bazituen ere La invención de Morel hartzen du idazleak berak bere lehen lantzat. Bere lanetan eguneroko bizitza islatzen du irudimen handiz beti; umoretsuak eta hizkuntza arruntean idatziak dira gehienak. Argentinako kontalarien arteko onenetakoa dela esaten da, Borgesekin eta Cortázarrekin batera. Berak idatzitako lan aipagarriak: El héroe de las mujeres, Historias fantásticas, El sueño de los héroe… 1996. urtean argitaratu zuen Argentinan azken lana, En viaje; bertan bere emazte hila Silvina Ocampori egileak 1967an Europara egin zuen bidaia bat kontatzen dio.