Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bikuña

iz. Zool. Gameluaren familiako ugaztun ausnarkaria. Peruko eta Boliviako Andeetan bizi da, eta 80 bat cm-ko altuera izaten du bizkar gaineraino; belarri luzeak ditu, buztan motza, eta ilea oso fina eta kizkurra, hori iluna bizkar gainean eta alboetan, zuria berriz sabelean eta papar aldean. Bere larrua oso estimatua da, eta oihalak egiteko erabiltzen da.