bide 1
iz. Ibiltzeko prestatua den lur zerrenda. ◊ Toki batetik bestera joateko igaro behar diren tokien segida. || Helburu bat iristeko balio duen zera; ezer lortzeko era edo moldea. || bidea galdu. Bidea galdurik dabilena. || bidea hautsi. Bidetik saihestu, bidea galdu; bidea ebaki, igarotzea eragotzi. || bidea(k) ebaki. Igarotzea eragotzi; bidea ireki. || bidea(k) hetsi. Ipar. Bide guztiak hetsi behar dituztela. || bidea(k) ireki. Bidea eraiki, zabaldu. || bidea(k) itxi. Bidea ixten zuen aingeruari. || bidea(k) urratu. Bidea utzi; didea(k) ireki. || bide(-)aurreko. Aitzindaria. || bide batez. adlag. a) Batera. b) Bidenabar. || bide(-)bazter. Bide bazterreko landa batean. || bide egin. Bakoitzak bide erdia eginik. || bide eman. Gaizki hitz egiteko bidea emanik. || bide-erakusle. Gidaria. || bide(-)erdi. adlag. Bide erdian. || bide(-)ertz. Bide ertzean eseri ziren zerbait jatera. || bide izan. Bidezko izan. || bide(-)seinale. Bide seinaleak errespetatu. || bidez (ibili, joan…). Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz. || bidez bide. Bideetan barrena. || dela (direla) bide, zela (zirela) bide. Dela eta, dela medio, bitartez.
■ Bide segurtasuna. Errepideen erabiltzaileak babesteko helburua duten neurrien multzoa. Bide segurtasunaren araudia aldatuz joan da bide publikoen erabiltzaileak aldatu ahala. Hasieran, bideak zaintzea eta bidean oztoporik ez izatea zen legearen helburua, baina ibilgailuen kopurua asko handitu delarik, segurtasunak hartu du lehentasuna. ■ Segurtasuna ziurtatzeko eta istripuak gutxitzeko neurri zorrotzak hartu dira. Alkoholemia kontrola da politika horren neurri garrantzitsuena, baina kontuan hartzen dira, era berean, bide sareen etengabeko hobekuntza, ibilgailuen segurtasun osagarrien hobekuntza, eta sorospenaren kalitatea eta azkartasuna areagotzea. Dena den, istripurik gertatuz gero, bi halako da zigorra, hildakorik edo zauriturik baldin badago. ■ Istripu bat eragin eta erantzukizun penalak nahiz zibilak saihesteko gelditzen ez den gidatzaileak zigorra du. Bestalde, jakinaren gainean bestearen segurtasuna arriskuan jartzea ere astungarri gertatzen da nahi gabe inor hil edo zaurituz gero. Beste arau hauste batzuk bide publikoen, ibilgailuen eta haien hornigaien erabilerari dagozkio. Gidatzeko baimenik gabe gidatzea ere oso zorrotz zigortzen da, eta baimen hori kendu edota are baliogabetu egin daiteke. ■ Zirkulazio kodearen arauek zirkulatzeko baldintzak zehazten dituzte: nola gidatu behar den, lastertasuna, gurutzaketak, ibilgailuak nola aurreratu, lehentasuna nork duen, aparkaldia, argiak, seinaleak, eta abar. arautzen ditu; bestalde, ibilgailuen hornidura teknikoa ere arautzen du (pisua, neurria, zama, motorra, galga, plakak eta inskripzioak…) eta administrazio arau guztiak hartzen ditu bere baitan (harrera eta homologazioa, matrikulazioa, azterketa teknikoak, baimena, eta abar). Beste neurri batzuk, berriz, erabiltzaileen kategoriaren arabera zehazten dira: nekazaritzako ibilgailuak, herri lanetako materialak, misilak edo jaurtigai bereziak, motorrak eta ziklomotorrak, oinezkoak eta abereen gidariak. Honi guztiari dagozkion arauak urratuz gero isuna jaso daiteke, eta batzuetan, lege hausleen ibilgailuak erretiratzen dira. ■ Baina araudiak alde bat utzita, teknika ere gidarien eta bidaiarien segurtasuna hobetzen saiatzea da bide segurtasunaren xedea. Galgaren hobekuntza da istripuak gertatzeko probabilitatea gutxitzen duen elementu nagusia. Gaur egun erabiltzen den ABS izeneko galga sistemak gurpil bakoitza bere aldetik kontrolatzen du, eta lerradura eragozten du. Horrela, ahalik eta dezelerazio handiena lortzen da ibilgailuak norabidea galdu gabe. Bestalde, istripuen ondorioak arintzeko, garrantzi berezia ematen zaie karrozeriari, gailu mekanikoei eta osagarri bereziei. ■ Errepideetako trafikoa urrutitik kontrolatzeak ere emaitza onak ditu. Prebentzioari dagokionez, esate baterako, lastertasun handian doan ibilgailu multzoa bat-batean trinkotzen ari dela ikustean, era askotako neurriak har daitezke lastertasuna moteltzeko, eta horrela, kalteak eragin ditzakeen bat-bateko galgatzea eragozten da. v Aszesi edo mistikaren bideak. Erl. Jainkoangana biltzeko edo osotasuna iristeko hainbat erlijiok bereizten dituen bide edo metodoak. Hiru dira nagusiak. Garbitasun bidea: bizi aszetiko-mistikoko lehen aldia; arimak grinen mendetik ateratzeko eta, damuturik, pekatu arrastoak kentzeko egiten du borroka. Argitasun bidea: bizi aszetiko mistikoko bigarren aldia; arimak, Kristoren bizitza aintzat harturik, haren bertuteei jarraitu eta argitasuna bilatzen du. Batasun bidea: bizi aszetiko-mistikoko hirugarren aldia; arimak, osotasun bete-betera iritsirik, Jainkoarekin bat egitea edo izatea lortzen du hura ikusi eta maitatuz. v Santiago bidea. Astr. ik. Donejakue bidea.