Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bidasoako elkarrizketa

1463. urtean Bidasoa ibaiaren ertzean, Hondarribia eta Hendaiaren artean izaniko elkarrizketa, Aragoi eta Nafarroako Joan II.aren eta Gaztelako Henrike IV.aren arteko auziei amaiera eman asmoz. Epaile gisa Frantziako Luis XI.a erregeak jardun zuen. Joan II.aren Gaztelako jabego zaharrarekiko zituen asmoak eta Nafarroako gerra izan zituzten eztabaidagai. Frantziako erregeak gerrak sorturiko zorrak kitatzearren, Lizarrako merindadea Henrike IV.aren esku gelditzea eta Kataluniarekiko zituen hartu asmoak bertan behera uztea agindu zuen, nahiz eta Bartzelonako Konde izendatu berri zuten.