Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bidarte

Lapurdiko kostaldeko udalerria, Donibane Lohizuneko kantonamenduan. Bidart du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Miarritze, ekialdean Arbona, mendebalean Getaria eta Kantauri itsasoa, eta hegoaldean Ahetze. Altuera 11 m. 11,46 km2. 1999ko erroldaren arabera, 4.750 biztanle ditu (bidartarrak). Uhabia ibaiak igarotzen du herria. Auzoak: Koskenia, Etxeparea, Behereta, Parlamentia, Balentenia, Mendiburu, Bidarte, Txailla eta Ilbarritz. Euskara, lapurtera; euskaldunak % 24. Ekonomia jarduera nagusia turismoa da, udan batez ere. Aipatzekoak dira XVI. mendeko eliza, eta Santa Madalena eta Uronea ermitak.