Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bidania-Goiatz

Gipuzkoako udalerria (Tolosaldea eskualdea). Bidania eta Goiatz herriak biltzen ditu. Izen ofiziala Bidegoian du. Oria eta Urola ibaien uren bana lerroan dago. Mugak: Beizama, Errezil eta Albiztur. Altuera 489 m. 13,7 km2. 1997ko datuen arabera, 413 biztanle ditu, aurreko erroldan baino askoz gutxiago (bidanitarrak; goiaztarrak). Auzoak: Bidania eta Goiaz. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 389 euskaldun, 17 ia euskaldun eta 7 erdaldun. Langileria oso banaturik dago nekazaritzan eta abeltzaintzan, industrian eta zerbitzuetan.