Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bi Arrosen gerra

Ingalaterrako erregetzarako lehian, York-eko etxea (arrosa zuria ikur zuena) eta Lancaster-ko etxea (arrosa gorria ikur zuena) aurrez aurre ezarri zituen gerra zibila. Ehun Urteko Gerran izaniko galerek Lancaster-ko Henrike VI.ak errege izateko gaitasunik ez erakusteak Rikardo Yorkekoaren eta Warwick kondearen altxamendua ekarri zuten. Saint Albans (1455), Northampton (1460) eta Townton-go (1460) guduak galdu ondoren, Henrike VI.ak erregetza utzi behar izan zuen Rikardo Yorkeko seme zen Eduardo IV.aren alde. Hala eta guztiz ere, Warwick-ek, Rikardo Yorkekoarekin elkar hartuta, Henrike VI.a ezarri zuen berriz errege 1470ean. Tewkesbury-ko gudua irabazi ondoan, Eduardo IV.ak erregetza hartu zuen berriro 1471n. 1483an, Eduardo V.a Eduardo IV.aren semea errege izendatu zuen baina Rikardo III.a osabak hil eta Henrike Tudor Lancastertarren ondorengoak erregetza hartu zuen Henrike VII.a izenaz. Bi alderdien arteko gatazkak erregea Eduardo IV.aren alaba zen Elisabet Yorkekoarekin ezkondu zenean amaitu ziren (1485). Gerra honen ondorioz izugarri ahuldu zen Ingalaterrako aginpide feudala.