Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bhosle, Asha

Indiar abeslaria (Sangli, 1933). Batez ere filmetarako kantak abestu ditu, Indiako hizkuntza guztietan, errusieraz eta malaysieraz. Hamar urterekin abestu zuen lehena, Majha Bal filmerako. Kasete ugari grabatu ditu, batzuk bakarka eta beste batzuk Alaap taldearekin, Indian rap act Baba Sehgal taldearekin eta Boy George abeslari britainiarrarekin. Oso ospetsua da abesti geldoetarako duen leuntasun eta erraztasunagatik, Umrao Jaan filmean erakutsi zuen bezala, baina pop musika egin du batez ere. 1993an, 60 urte bete zituela ospatzeko, Indiako EMI diskoetxeak Asha Bhosleren bi kanta bilduma argitaratu zituen, The Golden Collection Memorable Ghazals eta The Golden Collection: The Ever Versatile Asha Bhosle.