Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Betolatza, Joan Perez

Arabar apaiza. (Betolatza, Araba, ? - Santo Domingo de la Calzada, Errioxa, 1600 inguruan). Calahorrako elizbarrutiko apezpikuak agindurik Doctrina Christiana en Romanze y Basquenze (Bilbo, 1596) izeneko lana egin zuen. Aipaturiko lana, erdaraz idatziriko dotrina baten euskarazko laburpena, mendebaleko euskaraz idatzitako lehen argitarapena da, eta ezagutzen den euskarazko dotrinarik zaharrena. Antso Elso nafarrak beste bat egin zuen (1561), baina ez da alerik aurkitu.