Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

betaundi

iz. Zool. Esturnidoen familiako hegaztia (Sturnus vulgaris). Kolorez beltza da, marratxo zuri, urre koloreko, urdin eta berdeekin. Beste txori batzuk erasotzen ditu. Fruta du elikagai nagusia, baina intsektuak ere jaten ditu frutarik ez dagoenean. Txori abeslaria da, erakusten zaizkion doinuak erraz ikasten dituena. Europan bizi da.