Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bessy, Claude

Frantses dantzaria (Paris, 1932). Parisko Operako dantzari nagusia izan zen 1956an. Ballet klasikoko eta modernoko dantzari izan da. 1953an Gene Kellyren Dantzatzeko gonbita musika komedian lan egin zuen. 1960an Parisko Operan Attilio Labisekin Jainkoaren urratsak balleta sortu zuen, Gene Kellyrena hori ere. Hainbat koreografia egin ditu, besteak beste Play-Bach (1964). 1972. urteaz geroztik, Claude Bessy Parisko Operako dantza eskolako zuzendari izan da.