Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beskoitze

Lapurdiko udalerria, Bastidako kantonamenduan. Briscous du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Urketa eta Ahurti, ekialdean Ahurti, mendebalean Mugerre, eta hegoaldean Hazparne. Altuera 120 m. 31,29 km2. 1999ko erroldaren arabera, 2.044 biztanle ditu (beskoiztarrak). Euskara, lapurtera; euskaldunak % 95. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Bertakoa zen Joanes Leizarraga idazlea (XVI. mendea).  v  Historia. 1338-1348. urteetako dokumentuetan Brusc eta Briscos izenarekin agertzen da Beskoitze. Erdi Aroan Lagardetarren esku egon zen. 1793. urtean Beskoitze herriak Hiriberri izena hartu zuen. XX. mendearen hasieran Elizaren eta Frantziako Estatuaren arteko banakuntza zela eta, istilu latzak gertatu ziren Beskoitzen herritarren eta estatuaren ordezkarien artean, herritarrek, apaiza barne, ez baitzieten inbentarioa egiten utzi nahi.