Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertendona, Martin

Itsasgizon bizkaitarra (Bilbo, 1530 - Bilbo, 1601). Martin Ximenez de Bertendona ontzigilearen semea, aitari jarraitu zitzaion eta Espainiako itsas armadan sartu zen. Levanteko Ontziteriaren buru zen «Armada Invencible»-ren zoritxarreko egunean (1588). Handik hiru urtera Sir Richar Grenvill Drake almirantearen ordekoa garaitu zuen. Ondoren Ozeanoko Ontziteriaren buru izan zen.