Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertalanffi, Ludwig Von

Biologo eta epistemologo austriarra (Atzgersdord, Viena, 1901). 1949an Kanadara emigratu behar izan zuen, eta 1962az geroztik biologia teorikoa irakatsi zuen Albertako Unibertsitatean. Zelulen fisiologia, enbriologia esperimentala, patologia (batez ere minbizia) eta biologia teorikoa ikertu ditu. Bitalismoa zein mekanizismoa ukatu zituen, eta organizismoaren zientzialari nagusietako bat izan da. Hauek dira Bertalanffiren obra nagusiak: Formen bilakaeraren teoria kritikoa (1928), Munduaren irudi biologikoa (1949) eta Sistemen teoria orokorraren etorkizuna (1950).