Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriz

Bizkaiko udalerria (Durangaldea eskualdea). Mugak: iparraldean Gerrikaitz eta Ziortza, ekialdean Mallabia eta Zaldibar, mendebalean Abadino, Garai eta Durango, eta hegoaldean Elorrio. Altuera 192 m. 29,88 km2. 1997ko datuen arabera, 4.136 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (berriztarrak). Auzoak: Berriz-Olakueta, Andikona, Eitua, Murgoitio, Okando, San Lorentzo eta Sarria. Ibaizabal ibaiak igarotzen du udalerria. Euskara, bizkaiera; Hizkuntza banaketa 1996an: 2.207 euskaldun, 436 ia euskaldun eta 1.322 erdaldun. Egun, langile gehienak industrian ari dira. Aipagarriak dira XII. mendeko San Joan Ebanjelariaren eliza, Andikonako Andra Maria eliza eta hainbat dorretxe eta ermita.