Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berriatua Ibieta, Imanol

Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Elantxobe, 1914 - Jerusalem, 1980). Frantziskotarra. 1937. urtetik 1950. urtera arte Kuban izan zen misiolari. 1952. urtean Foruko frantziskotarren seminarioko erretore nagusia izendatu zuten. Anaitasuna aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1960ra arte. 1961ean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Egilearen zenbait lan: Lagunarteko mezea, Kristiñau katezismo (1960) eta Bermeoko arrantzaleen leksikua (1963-64). Harenak dira halaber itzulpen hauek: Pinotxo, Mari Errauskin, Edur zuritxo eta zazpi epoak, Katua zapatakaz, Lokartutako printzetsatxua, Berunezko soldadutxoa, Alizia gauza miragarrien munduan eta Paitakume itxusia.  v  Berriatuari zor zaio, hein handi batean, euskara errazaren aldarrikapena; Israelgo hizkuntza irakaskuntzarako ereduak aplikatu zituen.