Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernardo, santua

(Bernard de Clairvaux) Clairvaux abatetxearen sortzaile eta bertako lehen abadea (Château de Fontaine, Dijon, 1091 - Clairvaux, 1153). 1128an, Tenplarioen Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, sartalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen eta Aita Santuen aholkulari izan zen. Étampes-eko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen eta hura kondenatzea lortu zuen Sens-ko kontzilioan (1140). 1146an, bigarren gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a Aita Santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Clunyko ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.  v  Elizako Doktorea. Jaieguna, abuztuaren 20a.