Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergman, Hjalmar

Suediako idazlea (Örebro, 1883 - Berlin, 1931). Eleberri eta antzerti lanak idatzi zituen. idazle honen ia kontakizun guztiak berak asmatutako Wadköping hiri txikian kokatzen dira. XX. mende hasieran garrantzi handiko idazlea izan zen, Suediako kultura hertsia zabaldu eta leku egin baitzien bere liburuetan psikoanalisiari eta surrealismoari. Garai hartako probintzialismo estuaren aurka jardun zuen eta sarritan idatzi zuen arrazoiaren eta senaren arteko gatazkari buruz. Bere eleberri aipagarrienak: Wadköping-eko Markurellak (1919); Ingeborg andrea (1924); Maitasuna leiho batean zehar (1929); Clown Jac (1930). Antzerti lanak: Maria, Jesusen Ama (1905); Nobel Saria (1925)…