Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergen

Norvegia hego-mendebaleko hiri eta portua, Våagen fiordoaren ertzean. Hordaland konderriko hiriburua eta Norvegiako bigarren hiria. 207.916 biztanle (1991). Unibertsitatea. Aireportua (Hjellestadt, 23 km-ra). Itsasertzeko ordoki baten gainean eraikia dago; granitozko mendiek inguratzen dute, giro guztiz hezean. Museoak.  v  Garrantzizko portua: arrantza, merkataritza, bidaiariak. Industriagune garrantzitsua: ontziolak, ehunak, elektrokimika, elektrometalurgia, janari industria.  v  Historia. 1070ean sortua, XIII. mendean errege egoitza eta Norvegiako lehen hiri bihurtu zen. 1350 eta 1559 bitartean, merkatari alemaniarren mendeko portu hansearra izan zen. Suak hainbat alditan suntsituriko hiria da.