Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berenger Ramon IIIa

(«Anaia hiltzailea» deitua). Bartzelonako kondea (1053-1099). Ramon Berenger II.aren (Cap d’Estopes) anaia bikia eta Ramon Berenger I.aren (El Vell, «Zaharra») semea. Anaia hilarazi zuen. Handikiek eraitsi zuten Ramon Berenger III.a eta haren iloba konde egin zuten. Palestinan hil zen, lehen gurutzadan soldadu erromes joan ondoren.