Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bereikua Elordui, Julen

Bizkaitar zesta-puntako aurrelaria (Gernika, 1975). Gernikan jokatu zuen aurreneko partida profesionala 1995. urtean. Bereikuaren ibilbide profesionalean emaitza bikainak ugari aurki daitezke. Besteak beste: 1995 eta 1996ko Espainiako txapelketak; 1995 eta 1996ko Masterra; 1997 eta 1998ko Urrezko Zestaren txapelketa; 1997ko Urrezko Eskularruaren txapelketa; 1998ko Centenario txapelketa, eta Grand Slam Lehiaketa. Eusko Basque enpresako jokalaria da Julen Bereikua.